2014(e)ko azaroa 25, asteartea

Egunerokoa

Lehenengo saio teorikoa 2014/10/16

Gaur IKT ikasgaiaren lehen saio teorikoa izan da.
Irakasleak, irakasgaia zelan planteatuko duen azaltzeaz gain, ebaluazio irizpideak ere esan dizkigu. Blog-a eta Sites-a egin behar genuela esan duenean, urduri jarri naiz, ez dudalako inoiz horrelakoak erabili. Hala ere, horiek erabiltzeko trebetasuna lortu nahiko nuke, erakartzeaz gain, etorkizun batean neure ikasleekin erabili nahi izango dudalako. Beraz, urduritasun hori sentitu arren, jarrera positiboa dut irakasgaiarekiko.
Irakasleak, aipatutako aurkezpen hori bukatu ostean, hurrengo ariketa dinamikoa proposatu digu. Oinak lurrean eta sorbalda tente genuelarik, begiak ixteko eskatu eta hainbat galdera egiten hasi da . Ondoren, begiak zabaltzeko eta galdera horiek esaten zituen bitartean burura etorri zaizkigun ideiak apuntatzeko eskatu digu.
Ariketa interesgarria iruditu zait, hala ere, nahasmena eragin du ikasleen artean.


Bigarren saio teorikoa 2014/10/23

Gaur greba eguna izan arren, zenbait ikasle klasera joan dira. Jende gutxi geundela aprobetxatuz, irakasleak proiektu txiki bat aurkeztu digu, “Gurpilaren bidezko irakaskuntza” izenekoa eta hura aurrera eramatea erabaki dugu. Ez zaigu erreza iruditu, hala ere, talde lana sustatzeko ezinhobea dela uste dugunez, alderdi hori hobe dezakegu guztion lana eta partaidetzaren bitartez.

Hirugarren saio teorikoa 30/10/2014

Gaurko saio teorikoa Maria Acasoren bideo batekin hasi da.

Video de Maria Acaso: “Visiones disruptivas de la educacion”

Maria Acaso Madrilgo Unibertsitate Coplutensean lan egiten duen irakasle eta ikertzailea da, Arte Ederretako fakultatean lan egiten du, hain zuzen ere.
Bideo honetan metodologia berriak erabiltzeko ideiak proposatzen ditu, haren ustetan hezkuntza-sistema oso tradizionala delako, eta gizartea garatzen den era berean, hezkuntza-sistema ere, garatu beharko litzateke.
Mariak, metodologia berri horiek aurrera eramateko, hurrengo bost puntu hauek proposatzen ditu:
Boterea: sistema- autoritariotik sistema- demokratikora pasatzea, “ez-irakaslearen” figura botereari uko eginez eta “ez ikaslearen” figrua boterea onartuz.

Ikustezina: automatikoki lan egiteari utzi eta era erreflexibo batean egin.

Denbora eta espazioa: espazio eta denbora zurrunekin apurtu eta erreflexiboak bihurtu: espazioari dagokionez, musika eta janaria erabiliz, espazioa gure erara antolatuz... denborari dagokionez, ikt-ak erabiliz, liburuak ahozkatzeko sistema bezala erabiliz...

Informazioa: pasar de un cuadro de informacion cerrado a abierto. ikasleen intereseko gaiak lantzea, musika, spotify, movie maker, argazkiak... erabiltzea...

Ezagutza: ikasleek bakarrik hartzileak izatetik, ekoizleak izatera lortzea

Bideoa ikusi eta gero, ikaskuntza gurpilarekin hasi gara. Irakasleak, taldeak antolatu ditu eta esan beharra daukat oso pozik nagoela egokitu zaidan taldearekin, elkar ezagutzen garelako eta zelan funtzionatzen garen badakigulako. Hala ere, pixkat galduta sentitu gara, lan honen funtsa eta funtzionamendua beharbada ez dugu oraindik ondo ulertu.



Laugarren saio teorikoa 2014/11/6


Modulo astea.



Bostgarren saio teorikoa 2014/11/13


Gaur aurkezpen saioa izan da. Ikaskuntza Gurpila lanaren aurkezpenekin hasi dira talde batzuk.
Irakasleak egoerari buruzko hausnarketa bat egitea interesgarria izango litzatekeela esan du, eta arrazoia dauka. Aurkezpenak aurrera egin ahala hasieran egondako isiltasun hori desagertuz doa. Arreta galtzen dugu eta deskonektatu egiten dugu. Irakasleak hitz egiterakoan, berriz, isiltasun hori bueltatzen zen, beharbada autoritatea duelako eta ikasleen aurkezpenetan, berdinen arteko interakzioaj zenez, autoritatea hori ez daukatelako.
Hala ere, aurkezpenetan jasotzaileak arreta ez galtzeko, ikasleek metodologia ezberdinak erabili beharko lituzkete.



Seigarren saio teorikoa 2014/11/20



Gaur, pasa den astean bezala, aurkezpen saioa izan da, gurpila lanaren aurkezpenekin jarraituz.
Aurkezpenei erreparatuz, askoz originalagoak izan dira. Talde batzuk ahotsa grabatu eta aurkezpenean bideo bati erantsi diote. Oso ideia ona iruditu zait, intonazioa zainduz gero, arreta mantentzea errazagoa dela uste dudalako. Hala ere, batzuetan deskonektatzea erraza zen, taldekide batzuek arestian aipatutako intonazioa hori ez dutelako hainbeste zaindu, monotonoa eginez, baita aspergarria ere. Horrek entzuleak deskonektatzea eragin du.

Zazpigarren saio teorikoa 2014/11/27

Gaur aurkezpenen azken eguna izan da. Nire taldeak aurkeztu du lana, beste batzuen artean. Jende aurrean lana aurkezteko, bideo bat prestatu dugu movie makerrekin. 

Gaurko aurkezpenei dagokionez, barietatea egon da, horregatik uste dut jendea ez dela hainbeste aspertu eta nahiko adi egon dira. Klasea entretenigarriagoa iruditu zait. Originaltasuna kontutan izan duten guztiek, eta aurkezpen erakargarriak, entretenigarriak eta hezigarriak egin dituzte.


    Zortzigarren saio teorikoa 2014/12/04





Modulo astea.

    Bederatzigarren saio teorikoa 2014/12/11


Zortzigarren saiora ezin izan izan naiz joan, modulu laneko arazoak izan ditugulako.

Hala ere, badakit dokumentatzaileek Google Sitesaren aurkezpena egin dutela: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dokumentatzen duena eta azpitaldeetan sortutako ezagutza jasotzen duena. Haien funtzioa explikatu dute, Sistesa egiteko jarraitu duten prozesua eta taldeen ebaluaketa jarraia azalduz.

Oso lan ona egin dutela uste dut. Haien sitesak bisitatu ditut eta oso landuak daude (batzuk beste batzuk baino gehiago). Ni dokumentatzailea izango banintz, ez dut uste horrelako sitesak egingo nituenik, esan dudanez, nahiko baldarra naiz horiek erabiltzen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina