2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

IKT-ak, eskola aireberritzeko aitzakia

2 galdera:

  • Teknologia arloari erreparatuz... Zein da hezkuntzaren arazoa?
  • Zer da zulo digitala?

5 hitz gako: teknologia, aurrerapena, hezkuntza, IKT-ak, alfabetatze digitala.


Sintesia

Gaur egungo gizartea materialista dela esan dezakegu, baita kontsumitzailea ere. Etengabe beharrezkoak ez diren gauzak erosten ditugu eta erosketa horiek menpekotasuna sorten dituzte ( normalean publizitateak eta gizarte berak sortutako modek eraginda).

Horretaz gain, teknologiaren izugarrizko aurrerapenaren ondorioz, gero eta digitalizatuagoak gaude, baita inoiz baino komunikatuagoak eta informatuagoak ere.

Gizartea teknologiaren aurrerapen hori pairatzen ari da eta gizartea aurreratzen ari den era berean hezkuntzak ere aurreratu beharko luke, digitalizaio horren partaide bihurtuz.


Eskola gizarteari egokitu behar da eta bertan erabitzen den teknologia berri guzti hori eskoletan erabili, horretaz gain IKT-ak erabiltzeko aukera ez dituztenei, hau da, zulo digitalean bizi horiei digitalki alfabetatzeko baliabideak eskaini beharko lieke. 
 

2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Kaixo!

Kaixo!
Ni Amaia Santamaria naiz, LH-ko 2. mailako ikaslea. IKT irakasgaian egindako lanak, blog berri honetan partekatuko ditut. Espero dut zuen gustukoa izatea! :)