2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Hausnarketa

Behin IKT-ko saio teorikoak amaituta, hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke, baita neure burua autoebaluatu ere.
Hasteko, esan beharra daukat irakasleak, irakasgaia zelan planteatuko zuen eta ebaluazio irizpideak zeintzuk izango ziren esan zizkigunean, urduri jarri nintzela, ez dudalako inoiz ez “Blog”-ik, ez “Sites”-ik erabili. Horiek erabiltzeko trebetasuna lortu nahiko nuke, erakartzeaz gain, etorkizun batean neure ikasleekin erabili nahi izango ditudalako. Beraz, urduritasun hori sentitu arren, jarrera positiboa izan nuen irakasgaiarekiko.

Orain, klaseak amaitu direla, neure burua galduta sentitzen jarraitzen dut arlo honetan, IKT-etan. IKT ugari ikasi eta landu ditudan arren, Power-point, Prezi, Powtoon, arbela digitala, Youtube, Word eta Audacity... ; “Blog”-a eta “Sites”-a ez ditut asko kontrolatzen. Hala ere, formakuntza jasotzen jarraitzea gustatuko litzaidake, motibatzen nauen gaia baita.

Orokorrean, irakasgaiarekiko jarrera ona izan dudala uste dut. Saio teoriko guztietara joan naiz azken egunean izan ezik (azaroak 11, modulo lanarekin eta tutorearekin arazoak izan genituenez, talde batzarra antolatu behar izan genuen atal hori entregatzeko epea bukatzear baitzegoen).
Nahiko gustora egon naiz klaseetan, arestian aipatu dudanez, neure gustokoa den irakasgaia delako. Hala ere, esan beharra daukat ikaskuntza gurpileko aurkezpenak eta lana orokorrean, ez zaidala asko gustatu. Beharbada gaiak nahiko errepikakorrak zirelako, edota bakoitzaren lana besteena baldintzatzen zuelako. Guztiek guztientzako lan egiten genuen, eta nire ustez, lana, bakoitzak zuen rolaren araberako zenez, ez da ekitatiboa izan. Egokitutako atalari dagokidanez, partaidetza aktiboa izan dut, egia esanda, partaidetza sustatu dugu denon artean. Taldekideekin primeran konpondu naiz, giro ona sustatu dut taldearen kohesioa lortzeko eta egin beharreko lanak finkatutako epean entregatu ditut.

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Ikaskuntza gurpila

Irakasleak, ikaskuntza-gurpila metodologian oinarritutako talde lana egitea erabaki zuen. Prosezu luze eta hezigarri baten ondorioz, ikaskuntza gurpilean lan egindako taldekideak eta egindako lana gainetik azaldu nahiko nuke:




1.- Irakurgaiak irakurri eta notak hartu:
  
Lehenik eta behin, taldeari egokitutako testuak irakurri genituen. Denbora aurrezteko eta ahalik eta ekitatiboen lan egiteko, irakurgaiak banatu eta bakoitzatik notak eta idei garrantzitsuak hartu genituen:





2.- Entregatutako lana.

Testuen laburpenak egin ondoren, lana amankomunean jarri genuen testu guztien sintesi bat, bost hitz gako, bi erronka eta hausnarketa bat egiteko.

Hurrengo estekan klick egin lana ikusteko:


3.- Aurkezpenerako prestatutako bideoa.

Egindako lana klasearen aurrean aurkezteko, movie-maker programaren bitartez bideo bat egin genuen.


 

Aurkezpenei buruzko hausnarketak

    Bostgarren saio teorikoa 2014/11/13



Bostgarren saio teorikoa aurkezpen saioa izan zen. Ikaskuntza Gurpila lanaren aurkezpenekin hasi ziren talde batzuk, Informazio edota ezagutzaren gizartea?” gaia zituztenak , hain zuzen ere.

Lehenengo taldeko kideek, lehenengo aurkezpena izanik, nahiko urduri zeuden.

Aurkezpen egokia egin zuten arren, uste dut aurkezpena egiteko erabilitako euskarri digitalean okertu zirela, power pointa. Ideiak argi eta garbi adierazita agertu arren eta power point landuekin oso aurkezpen onak egin daitezkeen arren, pixka bat pobre geratu zitzaiela eta beste metodo eta baliabide ezberdinak erabiltzea egokiagoa izango zela uste dut.

Bigarren taldeak preziaz baliatu zen aurkezpena egiteko. Beharbada klasekoen arreta zertxobait gehiago lortu zuten, prezia nahiko erakargarria delako. Egia esanda, era labur, argi, zehatz eta entrenenigarri batean burutu zuten aurkezpena eta estekikoki polita izan zen.

Hirugarren taldeak, power pointera bueltatu zen. Aurkezpen txukuna, ordenatua, zehatza eta urduri gabekoa egin arren, klaseko isiltasuna galtzen joan zen, aurreko bi aurkezpenetan gertatu zen moduan.

Laugarren taldeak prezi bat egin zuen. Laugarren aurkezpen honetan klaseko interes eta arreta eza somatu ziren batez ere. Lana ondo burutu zuten arren, aurkezpen luzeegia egin zutelako.

Azkenik, bostgarren taldea ere luzatu egin zen, horren zergatia ere partaideen kopurua izan zen, bost pertsona zirelako. Azalpenari erreparatuz, nahiko argia eta zehatza izan zen, baita ulergarria ere. Hala ere IKT-en kontuari bueltatzen naiz, power pointa erabili zutelako.



Aurkezpenak aurrera egin ahala hasieran egondako isiltasuna desagertuz joan zen. Arreta galtzen genuen, guztiz deskonektatuz. Irakasleak hitz egiterakoan, berriz, isiltasun hori bueltatzen zen, beharbada autoritatea duelako eta ikasleen aurkezpenetan, berdinen arteko interakzioa zenez, autoritatea hori ez zeukatelako. Autoritatea izan ala ez izan, aurkezten ari direnei errespetu osoa eta isiltasuna bermatu behar zaie.

Hala ere, aurkezpenetan jasotzaileak arreta ez galtzeko, ikasleek metodologia ezberdinak erabili beharko lituzketela uste dut.


    Seigarren saio teorikoa 2014/11/20


Seigarren saio teorikoa, aurreko astea bezala, aurkezpen saioa izan zen, gurpila lanaren aurkezpenekin jarraituz. “Web 2.0_”Sociedad multipantallas” + Konpetentzia digitala (lehenengo bi taldeak) gaia zituztenek, aurkeztu zituzten haien lanak.

Lehenengo bi taldeek, power pointa egin zuten, eta aurreko asteko taldeak bezala, aurkezpen egokia egin arren, jendea pixka bat aspertu egin zen.

Hirugarren eta laugarrean taldeek, berriz, bideo bat egin zuten lana aurkezteko. Aurkezpenei erreparatuz, askoz originalagoak izan ziren, ahotsa grabatu eta aurkezpenean bideo bati erantsi ziotelako. Oso ideia ona iruditu zitzaidan, intonazioa zainduz gero, arreta mantentzea errazagoa dela uste dudalako. Hala ere, batzuetan deskonektatzea erraza zen, taldekide batzuek arestian aipatutako intonazioa hori ez zutelako hainbeste zaindu, monotonoa eginez, baita aspergarria ere. Horrek entzuleak deskonektatzea eragin zuen.

Bostgarren eta seigarren taldeek, txarto gogoratzen ez badut, prezia erabili zuten. Klasea nahiko adi egon zen. Hala ere, azken taldearekin isiltasuna joan egin zen guztiz, jendea nahiko aspertuta zegoen klasea astuna izan zelako. Azken bi hauek “konpetentzia digitala” gaia landu zuten.



    Zazpigarren saio teorikoa 2014/11/27

Zazpigarren saio teorikoan, “Konpetentzia digitala” lantzen zuten azken hiru taldeek eta “Eskola 2.0” gaia lantzen zituztenek aurkeztu zituzten lanak, azken hauen artean, nire taldeak.

Konpetentzia digitala gaia lantzen zituzten taldeek, powtoonak eta bideo bat egin zuten aurkezpen moduan. Nire ustez, guztiz asmatu dute IKT en erabilpenari dagokionez. Hala ere, powtoonak etengabe ikustea asper dezake.

“Eskola 2.0” gaia lantzen zituzten taldeek, bai powtoonak, bai bideoak eta bai power pointak erabili zituzten (nire taldeak bideoa egin zuen gure ahotsak gainetik grabatuz). Klasea entretenigarriagoa iruditu zitzaidan, erabilitako IKT-ak ez zirelako guztiak berdinak. Originaltasuna kontutan izan zuten guztiek, eta aurkezpen erakargarriak, entretenigarriak eta hezigarriak egin zituzten.



    Bederatzigarren saio teorikoa 2014/12/11


Zortzigarren saiora ezin izan nintzen joan, modulu laneko arazoak zirela eta.

Hala ere, badakit dokumentatzaileek Google Sitesaren aurkezpena egin zutela: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dokumentatzen duena eta azpitaldeetan sortutako ezagutza jasotzen duena. Haien funtzioa explikatu zuten, Sistesa egiteko jarraitu duten prozesua eta taldeen ebaluaketa jarraia azalduz.

Oso lan ona egin dutela uste dut. Haien sitesak bisitatu ditut eta oso landuak daude (batzuk beste batzuk baino gehiago). Ni dokumentatzailea izango banintz, ez dut uste horrelako sitesak egingo nituenik, esan dudanez, nahiko baldarra naiz horiek erabiltzen.