Lehenengo
saio teorikoa 2014/10/16
Gaur
IKT ikasgaiaren lehen saio teorikoa izan da.
Irakasleak,
irakasgaia zelan planteatuko duen azaltzeaz gain, ebaluazio
irizpideak ere esan dizkigu. Blog-a eta Sites-a egin behar genuela
esan duenean, urduri jarri naiz, ez dudalako inoiz horrelakoak
erabili. Hala ere, horiek erabiltzeko trebetasuna lortu nahiko nuke,
erakartzeaz gain, etorkizun batean neure ikasleekin erabili nahi
izango dudalako. Beraz, urduritasun hori sentitu arren, jarrera
positiboa dut irakasgaiarekiko.
Irakasleak,
aipatutako aurkezpen hori bukatu ostean, hurrengo ariketa dinamikoa
proposatu digu. Oinak lurrean eta sorbalda tente genuelarik, begiak
ixteko eskatu eta hainbat galdera egiten hasi da . Ondoren, begiak
zabaltzeko eta galdera horiek esaten zituen bitartean burura etorri
zaizkigun ideiak apuntatzeko eskatu digu.
Ariketa
interesgarria iruditu zait, hala ere, nahasmena eragin du ikasleen
artean.
Bigarren
saio teorikoa 2014/10/23
Gaur
greba eguna izan arren, zenbait ikasle klasera joan dira. Jende gutxi
geundela aprobetxatuz, irakasleak proiektu txiki bat aurkeztu digu,
“Gurpilaren bidezko irakaskuntza” izenekoa eta hura aurrera
eramatea erabaki dugu. Ez zaigu erreza iruditu, hala ere, talde lana
sustatzeko ezinhobea dela uste dugunez, alderdi hori hobe dezakegu
guztion lana eta partaidetzaren bitartez.
Hirugarren
saio teorikoa 30/10/2014
Gaurko saio teorikoa Maria Acasoren bideo batekin hasi da.
Video
de Maria Acaso: “Visiones disruptivas de la educacion”
Maria
Acaso Madrilgo Unibertsitate Coplutensean lan egiten duen irakasle
eta ikertzailea da, Arte Ederretako fakultatean lan egiten du, hain
zuzen ere.
Bideo
honetan metodologia berriak erabiltzeko ideiak proposatzen ditu,
haren ustetan hezkuntza-sistema oso tradizionala delako, eta gizartea
garatzen den era berean, hezkuntza-sistema ere, garatu beharko
litzateke.
Mariak,
metodologia berri horiek aurrera eramateko, hurrengo bost puntu hauek
proposatzen ditu:
Boterea:
sistema- autoritariotik sistema- demokratikora pasatzea,
“ez-irakaslearen” figura botereari uko eginez eta “ez
ikaslearen” figrua boterea onartuz.
Ikustezina:
automatikoki lan egiteari utzi eta era erreflexibo batean egin.
Denbora
eta espazioa: espazio eta denbora zurrunekin apurtu eta
erreflexiboak bihurtu: espazioari dagokionez, musika eta janaria
erabiliz, espazioa gure erara antolatuz... denborari dagokionez,
ikt-ak erabiliz, liburuak ahozkatzeko sistema bezala erabiliz...
Informazioa:
pasar de un cuadro de informacion cerrado a abierto. ikasleen
intereseko gaiak lantzea, musika, spotify, movie maker, argazkiak...
erabiltzea...
Ezagutza:
ikasleek bakarrik hartzileak izatetik, ekoizleak izatera lortzea
Bideoa ikusi eta gero, ikaskuntza gurpilarekin hasi gara. Irakasleak, taldeak antolatu ditu eta esan beharra daukat oso pozik nagoela egokitu zaidan taldearekin, elkar ezagutzen garelako eta zelan funtzionatzen garen badakigulako. Hala ere, pixkat galduta sentitu gara, lan honen funtsa eta funtzionamendua beharbada ez dugu oraindik ondo ulertu.
Bideoa ikusi eta gero, ikaskuntza gurpilarekin hasi gara. Irakasleak, taldeak antolatu ditu eta esan beharra daukat oso pozik nagoela egokitu zaidan taldearekin, elkar ezagutzen garelako eta zelan funtzionatzen garen badakigulako. Hala ere, pixkat galduta sentitu gara, lan honen funtsa eta funtzionamendua beharbada ez dugu oraindik ondo ulertu.
Laugarren
saio teorikoa 2014/11/6
Modulo
astea.
Bostgarren
saio teorikoa 2014/11/13
Gaur
aurkezpen saioa izan da.
Ikaskuntza
Gurpila
lanaren
aurkezpenekin hasi dira talde batzuk.
Irakasleak
egoerari buruzko hausnarketa bat egitea interesgarria izango
litzatekeela esan du, eta arrazoia dauka. Aurkezpenak aurrera egin
ahala hasieran egondako isiltasun hori desagertuz doa. Arreta galtzen
dugu eta deskonektatu egiten dugu. Irakasleak hitz egiterakoan,
berriz, isiltasun hori bueltatzen zen, beharbada autoritatea duelako
eta ikasleen aurkezpenetan, berdinen arteko interakzioaj zenez,
autoritatea hori ez daukatelako.
Hala
ere, aurkezpenetan jasotzaileak arreta ez galtzeko, ikasleek
metodologia ezberdinak erabili beharko lituzkete.
Seigarren
saio teorikoa 2014/11/20
Gaur,
pasa den astean bezala, aurkezpen saioa izan da, gurpila lanaren
aurkezpenekin jarraituz.
Aurkezpenei
erreparatuz, askoz originalagoak izan dira. Talde batzuk ahotsa
grabatu eta aurkezpenean bideo bati erantsi diote. Oso ideia ona
iruditu zait, intonazioa zainduz gero, arreta mantentzea errazagoa
dela uste dudalako. Hala ere, batzuetan deskonektatzea erraza zen,
taldekide batzuek arestian aipatutako intonazioa hori ez dutelako
hainbeste zaindu, monotonoa eginez, baita aspergarria ere. Horrek
entzuleak deskonektatzea eragin du.
Gaur aurkezpenen azken eguna izan da. Nire taldeak aurkeztu du lana, beste batzuen artean. Jende aurrean lana aurkezteko, bideo bat prestatu dugu movie makerrekin.
Gaurko aurkezpenei dagokionez, barietatea egon da, horregatik uste dut jendea ez dela hainbeste aspertu eta nahiko adi egon dira. Klasea entretenigarriagoa iruditu zait. Originaltasuna kontutan izan duten guztiek, eta aurkezpen erakargarriak, entretenigarriak eta hezigarriak egin dituzte.
Modulo astea.
Zortzigarren saiora ezin izan izan naiz joan, modulu laneko arazoak izan ditugulako.
Zazpigarren saio teorikoa 2014/11/27
Gaur aurkezpenen azken eguna izan da. Nire taldeak aurkeztu du lana, beste batzuen artean. Jende aurrean lana aurkezteko, bideo bat prestatu dugu movie makerrekin.
Gaurko aurkezpenei dagokionez, barietatea egon da, horregatik uste dut jendea ez dela hainbeste aspertu eta nahiko adi egon dira. Klasea entretenigarriagoa iruditu zait. Originaltasuna kontutan izan duten guztiek, eta aurkezpen erakargarriak, entretenigarriak eta hezigarriak egin dituzte.
Zortzigarren saio teorikoa 2014/12/04
Modulo astea.
Bederatzigarren saio teorikoa 2014/12/11
Zortzigarren saiora ezin izan izan naiz joan, modulu laneko arazoak izan ditugulako.
Hala
ere, badakit dokumentatzaileek Google Sitesaren aurkezpena egin dutela: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dokumentatzen duena eta
azpitaldeetan sortutako ezagutza jasotzen duena. Haien funtzioa
explikatu dute, Sistesa egiteko jarraitu duten prozesua eta
taldeen ebaluaketa jarraia azalduz.
Oso
lan ona egin dutela uste dut. Haien sitesak bisitatu ditut eta oso
landuak daude (batzuk beste batzuk baino gehiago). Ni
dokumentatzailea izango banintz, ez dut uste horrelako sitesak egingo
nituenik, esan dudanez, nahiko baldarra naiz horiek erabiltzen.