2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Hausnarketa

Behin IKT-ko saio teorikoak amaituta, hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke, baita neure burua autoebaluatu ere.
Hasteko, esan beharra daukat irakasleak, irakasgaia zelan planteatuko zuen eta ebaluazio irizpideak zeintzuk izango ziren esan zizkigunean, urduri jarri nintzela, ez dudalako inoiz ez “Blog”-ik, ez “Sites”-ik erabili. Horiek erabiltzeko trebetasuna lortu nahiko nuke, erakartzeaz gain, etorkizun batean neure ikasleekin erabili nahi izango ditudalako. Beraz, urduritasun hori sentitu arren, jarrera positiboa izan nuen irakasgaiarekiko.

Orain, klaseak amaitu direla, neure burua galduta sentitzen jarraitzen dut arlo honetan, IKT-etan. IKT ugari ikasi eta landu ditudan arren, Power-point, Prezi, Powtoon, arbela digitala, Youtube, Word eta Audacity... ; “Blog”-a eta “Sites”-a ez ditut asko kontrolatzen. Hala ere, formakuntza jasotzen jarraitzea gustatuko litzaidake, motibatzen nauen gaia baita.

Orokorrean, irakasgaiarekiko jarrera ona izan dudala uste dut. Saio teoriko guztietara joan naiz azken egunean izan ezik (azaroak 11, modulo lanarekin eta tutorearekin arazoak izan genituenez, talde batzarra antolatu behar izan genuen atal hori entregatzeko epea bukatzear baitzegoen).
Nahiko gustora egon naiz klaseetan, arestian aipatu dudanez, neure gustokoa den irakasgaia delako. Hala ere, esan beharra daukat ikaskuntza gurpileko aurkezpenak eta lana orokorrean, ez zaidala asko gustatu. Beharbada gaiak nahiko errepikakorrak zirelako, edota bakoitzaren lana besteena baldintzatzen zuelako. Guztiek guztientzako lan egiten genuen, eta nire ustez, lana, bakoitzak zuen rolaren araberako zenez, ez da ekitatiboa izan. Egokitutako atalari dagokidanez, partaidetza aktiboa izan dut, egia esanda, partaidetza sustatu dugu denon artean. Taldekideekin primeran konpondu naiz, giro ona sustatu dut taldearen kohesioa lortzeko eta egin beharreko lanak finkatutako epean entregatu ditut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina