Bostgarren
saio teorikoa 2014/11/13
Bostgarren
saio teorikoa aurkezpen
saioa izan zen.
Ikaskuntza Gurpila lanaren aurkezpenekin hasi ziren
talde batzuk, ”Informazio
edota ezagutzaren gizartea?”
gaia zituztenak , hain zuzen ere.
Lehenengo
taldeko kideek, lehenengo aurkezpena izanik, nahiko urduri zeuden.
Aurkezpen
egokia egin zuten
arren, uste dut aurkezpena
egiteko erabilitako euskarri digitalean okertu
zirela, power
pointa.
Ideiak argi eta garbi
adierazita agertu arren eta power point
landuekin oso aurkezpen onak egin daitezkeen arren, pixka bat pobre
geratu zitzaiela eta beste metodo eta
baliabide ezberdinak erabiltzea egokiagoa izango zela uste
dut.
Bigarren
taldeak preziaz
baliatu zen aurkezpena egiteko. Beharbada klasekoen arreta zertxobait
gehiago lortu zuten, prezia nahiko erakargarria delako. Egia esanda,
era labur,
argi, zehatz eta entrenenigarri batean burutu zuten
aurkezpena eta
estekikoki polita izan zen.
Hirugarren
taldeak, power pointera bueltatu zen. Aurkezpen txukuna, ordenatua,
zehatza eta urduri gabekoa egin arren, klaseko isiltasuna galtzen
joan zen, aurreko bi aurkezpenetan gertatu zen moduan.
Laugarren
taldeak prezi bat egin zuen. Laugarren aurkezpen honetan klaseko
interes eta arreta eza somatu ziren batez ere. Lana ondo burutu
zuten arren, aurkezpen luzeegia egin zutelako.
Azkenik,
bostgarren taldea ere luzatu egin zen, horren zergatia ere partaideen
kopurua izan zen, bost pertsona zirelako. Azalpenari
erreparatuz,
nahiko argia eta zehatza izan zen,
baita ulergarria ere. Hala ere IKT-en kontuari bueltatzen naiz, power
pointa erabili zutelako.
Aurkezpenak
aurrera egin ahala hasieran egondako isiltasuna
desagertuz joan
zen.
Arreta galtzen genuen,
guztiz
deskonektatuz.
Irakasleak hitz egiterakoan, berriz, isiltasun hori bueltatzen zen,
beharbada autoritatea duelako eta ikasleen aurkezpenetan, berdinen
arteko interakzioa zenez, autoritatea hori ez zeukatelako.
Autoritatea
izan ala ez izan, aurkezten ari direnei errespetu osoa eta isiltasuna
bermatu behar zaie.
Hala
ere, aurkezpenetan jasotzaileak arreta ez galtzeko, ikasleek
metodologia ezberdinak erabili beharko lituzketela uste dut.
Seigarren
saio teorikoa 2014/11/20
Seigarren
saio teorikoa,
aurreko astea
bezala, aurkezpen saioa izan zen,
gurpila lanaren aurkezpenekin jarraituz.
“Web 2.0_”Sociedad
multipantallas” + Konpetentzia digitala (lehenengo
bi taldeak)”
gaia zituztenek, aurkeztu
zituzten haien lanak.
Lehenengo
bi
taldeek,
power pointa egin zuten,
eta aurreko asteko taldeak bezala, aurkezpen egokia egin arren,
jendea pixka bat aspertu egin zen.
Hirugarren
eta laugarrean taldeek, berriz, bideo bat egin zuten lana aurkezteko.
Aurkezpenei erreparatuz,
askoz originalagoak izan ziren,
ahotsa grabatu eta
aurkezpenean bideo bati erantsi ziotelako.
Oso ideia ona iruditu zitzaidan,
intonazioa zainduz gero, arreta mantentzea errazagoa dela uste
dudalako. Hala ere, batzuetan deskonektatzea erraza zen, taldekide
batzuek arestian aipatutako intonazioa hori ez zutelako
hainbeste zaindu, monotonoa eginez, baita aspergarria ere. Horrek
entzuleak deskonektatzea eragin zuen.
Bostgarren
eta seigarren taldeek, txarto gogoratzen ez badut, prezia erabili
zuten. Klasea nahiko adi egon zen. Hala ere, azken taldearekin
isiltasuna joan egin zen guztiz, jendea nahiko aspertuta zegoen
klasea astuna izan zelako. Azken bi hauek “konpetentzia
digitala” gaia landu
zuten.
Zazpigarren
saio teorikoa 2014/11/27
Zazpigarren
saio teorikoan, “Konpetentzia
digitala” lantzen
zuten azken hiru taldeek
eta “Eskola
2.0” gaia
lantzen zituztenek aurkeztu zituzten
lanak, azken
hauen artean, nire taldeak.
Konpetentzia
digitala gaia lantzen zituzten taldeek, powtoonak eta bideo bat egin
zuten
aurkezpen moduan.
Nire ustez, guztiz asmatu dute IKT en erabilpenari dagokionez. Hala
ere, powtoonak etengabe ikustea asper dezake.
“Eskola
2.0”
gaia lantzen zituzten taldeek, bai
powtoonak, bai bideoak eta bai power pointak erabili zituzten (nire
taldeak bideoa egin zuen gure ahotsak gainetik grabatuz). Klasea
entretenigarriagoa iruditu zitzaidan, erabilitako IKT-ak ez zirelako
guztiak berdinak. Originaltasuna kontutan izan zuten guztiek, eta
aurkezpen erakargarriak, entretenigarriak eta hezigarriak egin
zituzten.
Bederatzigarren saio teorikoa 2014/12/11
Zortzigarren saiora ezin izan nintzen joan, modulu laneko arazoak zirela eta.
Hala
ere, badakit dokumentatzaileek Google Sitesaren aurkezpena egin
zutela: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dokumentatzen duena eta
azpitaldeetan sortutako ezagutza jasotzen duena. Haien funtzioa
explikatu zuten, Sistesa egiteko jarraitu duten prozesua eta
taldeen ebaluaketa jarraia azalduz.
Oso
lan ona egin dutela uste dut. Haien sitesak bisitatu ditut eta oso
landuak daude (batzuk beste batzuk baino gehiago). Ni
dokumentatzailea izango banintz, ez dut uste horrelako sitesak egingo
nituenik, esan dudanez, nahiko baldarra naiz horiek erabiltzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina